Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute. Guztira, berariaz sortutako 80 audio biltzen dira sei unitateetan. Unitate bakoitza egiteko, 20 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro. Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.
Detalles del producto
Editorial : Elkar; N.º 1 edición (11 noviembre 2013)
Idioma : Euskera
Tapa blanda : 172 páginas
ISBN-10 : 8490271305
ISBN-13 : 978-8490271308
Peso del producto : 609 g
Clasificación en los más vendidos de Amazon: nº12.515 en Libros (Ver el Top 100 en Libros)
nº21 en Libros en euskera
nº372 en Aprendizaje y enseñanza de idiomas (Libros)
nº990 en Guías de estudio y repaso (Libros)
Opiniones de los clientes: 4,7
142 valoraciones