Ikaslearen liburuak bost unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute. Unitate bakoitza egiteko, 25 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro. Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.
Détails sur le produit
Éditeur : Elkar; 1er édition (14 février 2014)
Langue : Basque
Broché : 164 pages
ISBN-10 : 8490272565
ISBN-13 : 978-8490272565
Poids de l'article : 560 g
Classement des meilleures ventes d'Amazon : 317 498 en Livres (Voir les 100 premiers en Livres)
2 088 en Satisfaction professionnelle
2 506 en Méthodes
3 957 en Réussite personnelle (Livres)
Commentaires client : 4,4
46 évaluations