ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1). ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin. ARIAN B2 mailan arreta berezia jartzen da ikasleak atazak burutzeko garatu behar dituen komunikazio eta ikaskuntza-estrategietan, autonomoagoa izatera eta bere ikas-prozesuaren ardura hartzera bideratzen dutenak. ARIAN euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu:Ikaslearen Liburua + CDa + erantzunaketa transkripzioakLan-koadernoa + erantzunak Material osagarria: Irakurgai mailakatuak + Audio-liburuak + ariketak eta erantzunak
Detalles del producto
Editorial : Elkar; N.º 1 edición (1 abril 2016)
Idioma : Euskera
Tapa blanda : 200 páginas
ISBN-10 : 8490275718
ISBN-13 : 978-8490275719
Edad de lectura : A partir de 18 años
Peso del producto : 700 g
Clasificación en los más vendidos de Amazon: nº27.105 en Libros (Ver el Top 100 en Libros)
nº101 en Libros en euskera
nº905 en Aprendizaje y enseñanza de idiomas (Libros)
nº2.132 en Guías de estudio y repaso (Libros)
Opiniones de los clientes: 4,4
45 valoraciones